Aizkorriko parajeak, Otaño menditik
Laiotz guneetatik elurraren arrastoak uxatu ezinik jarraitzen du Aizkorrik. Urte osoan ikuspegi ederra eskaintzen du mendilerro honek, baina garai honetan, eta egunsentiarekin batera ordea, are ikusgarriago egiten da. Egun eder horietako bat aprobetxatuz joan dira Gattiken etxekoak Otaño mendira (949 metro). Drone-az lagunduta, aireko irudi ikusgarriak jaso zituzten, bideo honetan bildu dituztenak.













