Alberto Contador, Arcelor Mittaleko langileekin
Zumarragako Arcelor Mittal lantegiaren balizko itxiera dela eta, langileak lau haizetara ari dira zabaltzen itxieraren kontrako aldarria. Egunotan herrian eta erakundeen aurrean egiten ari diren protestaz gain, langile talde bat Euskal Herriko Itzulia jarraitzen dabil, pankartak eskuan hartuta. Babes keinu ugari ere jasotzen ari dira bide horretan; azkena, Alberto Contador txirrindulariarena.













