'Aldapan gora', pianoarekin jota
Sekulako fama hartu du Huntza taldearen Aldapan gora abestiak. Aitzol eta Inhar Eskisabel ataundarren taldeak egindako abestia dozenaka aldiz entzun ahal izan da irratian nahiz inguruko festetan. Orain ordea, sekula ez bezala entzun ahal izan dugu kanta hori: pianoarekin jota. Ainhoa Urteaga pianojoleak egin du bertsioa, eta Youtuben zabaldu du.













