Amets Bide taldearen 'Ordiziako zortzikoa'
https://youtu.be/zPeN5HPzEPQ
Amets Bide dantza taldeak maiatzaren 28an aurkeztu zuen jendaurrean aurten sortu duen Ordiziako zortzikoa. Ekitaldi bizi eta jendetsua izan zen; denera 70 dantzarik eta 15 musikarik parte hartu zuten, Barrena parkean hasi eta plazaraino joan zen soka-dantza batean. Ondoren, plazan, zortzikoa, ezpata-dantza, fandangoa eta arin-arina egin zituzten. Egun hartan jasotako irudiekin ondoko bideoa egin du Gattiken etxeak.













