Angel Elortzaren 'super ilargia'
Beste konturik ez zen atzo komunikabideetan. Super ilargia gora eta behera aritu ziren denak. Urte askoan ikusi den handiena izango zela, berriz ez dela dozenaka urtetan holako aukerarik izango… Askok ordea, zerura begiratu eta lainoa besterik ez zuten ikusi. Zain egon eta gauean zabaldutako ostarteak aprobetxatu zituen gutxietako bat izan zen Angel Elortza argazkilari ormaiztegiarra. Pazientziak emaitza eman zion, argazki ikusgarri hau lortu baitzuen.













