Anoetaren zati bat, etxean
Juan Carlos Diez Soto eta Urtzi Diez aita-semeak realtzale amorratuak dira, baita Errealaren bazkideak ere. Anoeta berritu behar dutela eta, eserleku zaharrak oparituko zituztela jakin zutenean, ez zuten dudarik egin. Hainbeste poz, tristura, tentsio eta gozamen une izan diren eserleku horietako bana ekarri dituzte etxera. Bejon deiela!