Aratz eta Aizkorri mendietara igoera elurretan
Urteak daramatza Xabi Mujikak Smithy-k bere blogean egiten dituen mendi irteeren berri ematen. Mendiko blog espezializatua da Smithy-rena, eta xehetasun guztiekin azaltzen ditu ibilbdeak, mapa, argazki eta bideoekin lagunduta. Azken elurtea aprobetxatuz, inguruko mendietara bi irteera interesgarri egin ditu, eta bideoan bildu ditu biak, bata Kanalaundietako bidetik Aizkorrira (irudietan) egindakoa, eta bestea Otzaurtetik Aratz mendira doana.













