Dronea, artaldea gobernatzen
Aireko irudi ikusgarriak lortzeko erabiltzen dira droneak, baina beste erabilpen ugari ere izan ditzakete. Horietako bat, artzain lana egitearena da. Hala erakusten du Gattiken Produkzioak ekoiztetxeak zabaldu duen bideo honek. Legazpiko Erreizabal baserrian egin dute proba, eta ardiak biltzeko eta zelaira jaisteko, zakurrak bezain abila da.













