Asiako liztorren habia, Ormaiztegiko zubian
Ormaiztegiko zubia gertakari askoren lekuko izan da 150 urtetik gorako istorian. Egunotan ordea, Euskal Herriko hainbat bazterretan bezala, asiar liztorrek aukeratu dute zubia, habia bertan jartzeko. Bertako erlearentzat arrisku handia du liztor mota honek, eta haien habiak kentzeko hainbat saiakera egin dira azken hilabete eta urteetan. Argazkiak, Jose Luis Otaegi irakurleak bidalitakoak dira.
- Floren Gutierrez: “Oso erraza da asiar liztorrak harrapatzeko tranpak egitea” (2016-01-28)