'Askatasuna' lanak irabazi du Zeatikezpa Ikus-entzunezkoen rallya
http://youtu.be/8GRxtt_tiGI Urretxu eta Zumarragako gaztetxearen 12. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, Zeatikezpa ikus-entzunezkoen Rally-aren II. edizioa egin zuten joan den larunbatean. Lehiakideek spot bat egin behar zuten, Askatasuna gaitzat hartuta. Egunean bertan jakin zuten, iragarkian izotz zati bat ere erabili beharko zutela. Aurkeztutako lanen artean, Askatasuna izeneko hau izan zen irabazlea. Bukaeran, aurkeztutako lan guztien proiekzioa egin zuten, gaztetxean bertan.
- Aurkeztutako lan guztiak, Zeatikezpa lehiaketaren webgunean.













