Ataungo pilotarien bideoa, biharko final aurrekoari begira
Bederatzi urteren ondoren, Ataungo taldea Herriarteko Pilota Txapelketako finalaurrekora iritsi da. Orain arteko partida bakoitza “erronka” bat izan bada ere, “orain arteko kanporaketarik zailena” dute aurrean, Azpeitia talde indartsuaren aurka ariko baitira. Partida girotzeko eta zaleei taldea animatzera joateko deia eginez, bideo hau argitaratu dute.
Bihar gauean jokatuko dute joaneko partida, 22:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikian. Ataungo pilotariak animatzera joateko, autobusa antolatu du kirol elkarteak (gutxienez 35 lagun). Etzi 20:30ean irtengo da San Gregoriotik, eta San Martinen geratuko da. Izena gaur 22:00etarako eman behar da (Amaia, 650 600 377; Eneko, 669 55 12 37).













