
Moriarti Films ekoiztetxea Altzoko erraldoiaren historia errodatzen ari da,
Aundiya filmean. Lokalizazio moduan Euskal Herri osoko hainbat herri eta hiri aukeratu diutzte, tartean, baita Goierrikoak ere. Maiatzaren 10ean, esaterako Ezkio-Itsason egingo dituzte grabaketak. Filmaren casting-az arduratzen den Binahi etxeak, deialdi berezia egin du egun horretarako: lehendik izena emanda dauden extra edo figuranteez gain, adineko jendea behar dute. Hain zuzen ere, bi amona eta 30 eta 60 arteko gizonezkoak eta emakumezkoak dira behar dituztenak. Parte hartu nahi dutenek 943 32 32 60 telefono zenbakira deitu behar dute. Grabaketak datorren asteartean, maiatzak 10, izango dira, gauez.