Auto zaharren erakusketa Ormaiztegin
Jendearen ikusmira piztu zuten atzo Ormaiztegin bildutako auto zaharrek. Hogei bat bildu ziren guztira, Zumalakarregi kalean. 1940. urtea baino lehenagokoak ziren gehienak, eta hainbat moto zahar ere eraman zituzten. Ordubietan, gainera, autoak martxan ikusteko aukera izan zen, auto gidariak Aztiriara joan baitziren bazkaltzera.













