Banksy Lazkaon?
Bitik bat; edo Banksy grafitigile ezaguna Lazkaon izan da edo jarraitzaileren bat du Goierriko gazteen artean. Izan ere, Banskyren lan ezagunetako bat den arratoiaren kopia agertu da Zubierrekako biribilgunearen oinezko pasabideko horma batean. Azken urteetan, grafitien inguruan zaletasun handia piztu da Goierrin. Kopia ala ez, talentua behintzat badago.















