'Bareak Friday' edo nola gastatu 600 euro egun bakarrean
Seirehun euro egokitu zaizkizu, egun bakarrean gastatzeko; jakingo al zenuke zertan gastatu? Horixe da Aitor Irastorza, Bareak Friday lehiaketako irabazleari gertatu zaiona. Bareak Merkatari Elkarteak pasa den ostiralean egin zuen zozketa, eta 600 euroko erosketa bonoa egokitu zitzaion Irastorzari. Biharamunean, egun bakarrean eta Beasaingo dendetan gastatu beharrekoa zen. Eta ederki aprobetxatu zuen gainera. Bejondeiola!