
Futbol talde batek duen emakumezko bazkiderik zaharrenetakoa da Benita Iñurritegi beasaindarra, 103 urterekin. Baina ez da hori Beasaingo klubak bete duen marka bakarra; izan ere, bazkiderik gazteena ere berak du. Izan ere, jaio eta biharamunean, Beasain futbol taldeko bazkide egin zuten Lucia Salsamendi haurtxoa. Hala, bazkiderik gazteenaren eta zaharrenaren artean 103 urteko aldea luke Beasaingo taldeak. Beste marka bat, alegia.
Lucia Salsamendi bazkide egin zutenean, bazkiderik beteranoena zein ote zen pentsatzen hasi ziren Beasain taldekoak, eta orduan konturatu ziren Benita Iñurritegi zela zaharrena, 103 urterekin. 1988. urtetik da bazkide Benita, hain zuzen ere, Pello Gibelalde semeak klubaren zuzendaritza hartu zuenetik.
Bazkide zaharrenaren eta gazteenaren arteko aldea hain handia zela ikusita, argazki bat ateratzea erabaki du klubak. Bertan, pozik ageri dira Benita Iñurrategi, Olaia Prado eta Lucia Salsamendi alaba, Iñigo Arrese Beasain Kirol Elkarteko presidentearekin batera.