‘Beasain Kultura’ sakelekorako APP-a
Beasaingo Udalak herriko kultur ekitaldien berri izateko aplikazioa garatu du sakelako telefonoetarako. Beasain Kultura izena du APPak, eta bere helburua, «kultura herriko txoko askotara eta publiko mota guztietara» iristea dela azaldu dute bultzatzaileek.
Hala, kultur eskaintza ahalik eta osatuena egiteko, «udalak eta kultur eragileek indarrak batu» ohi dituztela gogorarazi dute, eta horren erakusgarri da aplikazioa. Doan deskargatu daiteke APPstore eta Google Play plataformetan.













