Beasaingo ikasleek irabazi dute txiste eta pasadizo lehiaketa
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak 25. Euskarazko Txiste eta Pasadizo idatzien lehiaketako sariak banatu zituen pasa den astean, Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak, Mintzalagunentzat antolatzen duen ikasturte amaierako festarekin bat eginez.
Ekitaldia hasteko, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreen Putinen guardasola antzezlanarekin gozatu zuten bertaratu zirenek. Antolatzaileen arabera, “barre galantak” egin zituzten ikus-entzuleek.
Segidan hasi zuten sari banaketa, eta saritu bakoitzak, bere txistea ere kontatu zuen jendaurrean. Aurreneko saria, Beasaingo goizeko taldekek lortu zuten, Kandela madarikatua txistearekin. Patxi Uranga, Pepi Zurutuza eta Armando Lopez taldeko kideek aurkeztu zuten kontakizuna, Aitor Calvillo irakasleak lagunduta. Taldeak, Ataungo Urbitarte sagardotegian afaria jaso du ordainsari modura.
Bigarren saria Ordiziako goizeko A1 taldeak jaso du, Vanesa Navarroren Jatetxe baten komunean pasadizoarekin. Hirugarren saria berri, Ordiziako goizeko A2 taldekoentzat izan da, Bikotearen banaketa prozesua txistearekin.
- Argazkiak eta bideo gehiago, Goiztiri AEKren blogean.













