Bertako produktuekin baserri baten irudia osatu dute ikasleek
Bertatik Bertara egitasmoak gogoz ekin dio ikasturte berriari. Ikastetxeetako jangeletan bertako produktuak txertatzeko ahaleginetan dabiltza, eta bide batez, ikasleen artean elikadura jasangarria eramateak duen garrantziaren inguruko kontzientzia lantzen ari dira.

Proiektuaren filosofiarekin bat egin duten ikastetxeetako bat da Urretxuko Gainzuri eskola publikoa. Bertatik Bertarak azaldu duenez, “lan handia egiten ari dira ikasleei bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia helarazteko”, eta dagoeneko eskualdeko hainbat produktu txertatu dituzte beraien jangelako menuan.
Gainzuriren eta Bertatik Bertara egitasmoaren arteko elkarlana islatzeko, bideo bat grabatu dute ikastetxeko ikasleekin. Bertatik Bertarako produktuak erabilita, baserri handi baten irudia osatu dute. Baserriko garaiko barazkiak, Agerreko esne poltsak, Aikurreko ezti potoak, haragia, Agerrezabal baserriko ogia, urrak, intxaurrak edota babarrunak erabili dituzte, besteak beste.
Bertatik Bertara egitasmoa dagoeneko Goierriko lau ikastetxerekin ari da elkarlanean; Gainzuri ikastetxeaz gain, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Ezkio-Itsasoko eskola eta aurten bat egin duen Gabiriako eskola txikia.