Bertsolarien pilota desafioa, iruditan
Bertsolariak pilotan. Hala aritu ziren larunbatean Seguran, Euskaraldiaren harira antolatutako ekitaldian. Iker Zubeldia eta Julio Soto batetik, eta Amets Arzallus eta Beñat Lizaso bestetik. Botillero lanetan berriz, Iker Irribarria eta Patxi Ruiz pilotariak. Jendetza elkartu zen Segurako frontoi zaharrean. Emaitzari dagokionez, Zubeldia eta Soto izan ziren nagusi, 22-18. Pilotari nahiz zaleentzat berriz, aparteko saioa izan zen. Hona hemen laburpena, bideo eta argazkitan.