
Dagoeneko ikusgai daude aurtengo Bertsomovieda lehiaketan parte hartu duten lanak. Aurten guztira 31 lan jaso dituzte, hiru gaztetxoen mailan eta gainontzekoak helduenean; horietatik 2 dira goierritarrek egindakoak. Bideoen artean denetarik aurkitu daiteke, bertsoa eta musika uztartu dutenak, fikzioa landu dutenak, umorea…
Urtero bezala, botoa
webgunearen bidez emateko aukera izango da. Ostiralean zabalduko dute horretarako epea eta hilaren 22ra arte eman ahal izango da botoa. Sari banaketa berriz, hilaren 29an egingo dute.