Bertsomovieda-ren kontraerasoa
Berriro martxan da. Badator Bertsomovieda, eta 5. kapitulua izango dute aurtengoa. Oraindik deialdi ofizialik egin ez badute ere, dagoeneko hasi dira sare sozialetan lehiaketa girotzen. Star Wars sagari erreferentzia eginez, honako iragarkia egin dute. Izan ere, irudia eta bertsoa, biak lotzen dituzten lanak behar dituzte, eta zale guztien laguntza behar dute, ideia berriak bilatzeko.













