
Donostiako 27. Lilatoian parte hartzekoa al zara? Zuek bidalitako argazkiekin irudi bilduma bat osatu nahi dugu. Bidali Lilatoiko zure argazkiak
HITZAra eta sari ederrak lortzeko aukera izango duzu! Argazkiak bidaltzen dituzuen guztien artean sari pila bat zozkatuko dugu. Animatu eta parte hartu, oso erraza da eta!
- Donostiako MI TIERRA denda ekologikoko garaiko produktuen saski bat.
- ‘Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi’ liburua, Errenteria-Oreretako Mirentxu liburu dendaren eskutik.
- MARIA JESUS ekoizlearen kontserba sorta bat.
- Korrika egiteko entzungailu batzuk, Errenteria-Oreretako UP DIGITAL informatika dendaren eskutik.
- Urola Kostako produktuz osatutako otar bat.
- HITZAko produktuen 4 sorta: kantinplorak, toailak, poltsak eta kamisetak.
Zuen argazkiak HITZA taldeko webguneetan jarriko ditugu. Bidali zure argazkiak martxoaren 9a baino lehen
lilatoia@hitza.eus postara. Zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria ere zehaztu, mesedez.
Lilatoiko zozketa hau
Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta Oarsobidasoko Hitzak elkarlanean antolatu dugu. Zorte on!
HITZA taldea
Lilatoiko HITZA taldearen kamiseta eskuratu nahi duzu? Etorri HITZA taldearekin! Gure elastikoa jasoko duzu opari gisa.
27. Lilatoia martxoaren 6an izango da, 10:00etan, eta lasterketa hasi aurretik bat egingo dute Hitza Taldeko kideek, Bulebarrean, elkarrekin egon, eta talde argazkia egiteko. Oraindik garaiz zaude!