Bilore lantokia, airetik
Egunotan albiste izan da Zaldibiako Bilore xaboi lantegi zaharra. Ia hamabost urtez utzita egon eta gero, erosle batek enkantean hartu du. Zaldibia.org herri atariak, drone-arekin grabatutako bideo hau zabaldu du; aireko irudi ikusgarriak ditu, eta baita lantegiaren barrukoak ere. Datozen hilabeteetan, bideo gehiago zabaltzeko asmoa azaldu dute.













