'Dantza' filmeko irudiak, Igartubeitin
http://vimeo.com/94387133 Telmo Esnal zine zuzendaria euskal dantza tradizionala oinarri izango duen dokumentala prestatzen ari da. Dantza izango du izena, eta lan horretarako, Koldobika Jauregi artista plastikoaren eta Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzailearen laguntza izan du, besteak beste. Euskal Herriko dantzari ezagunek ere parte hartu dute grabaketan. Irudi aldetik oso bisuala eta indartsua izango da lana, dagoeneko ikusgai dagoen trailerrean ageri denez. Irudi horietako batzuk, Goierrin hartuak dira, gainera; besteak beste, Igartubeiti baserri museoan egin baitituzte grabaketak.













