Ehunmilak probako boluntarioei omenaldia
Boluntarioak dira Ehunmilak bezalako proba handi baten bizkarrezurra. Hauik gabe, ez legoke horrelako lasterketa batek eskatzen dituen azpiegitura eta lan beharrak betetzerik. Horregatik, antolakuntzak omenaldi bat egin nahi izan die, bideo honen bidez. Time-lapse teknika erabiliz, Ehunmilak lasterketan boluntarioek egiten duten lana erakusten du ikus-entzunezkoak.
Hain zuzen ere, pasa den astean zabaldu zuten boluntarioentzako izena emateko epea. Aurten ere, 1.400 lagun inguru behar dituzte antolaketa lanetarako. Parte hartu nahi dutenek, ehunmilak.com webgunean eman behar dute izena. Ehunmilak probaren zazpigarren edizioa uztailaren bigarren asteburuan jokatuko da, 8an, 9an eta 10ean egingo da.