Eitzagako aizkoragileak, ‘Basker’ dokumentalean
Suediako telebistak 1963an grabatutako Basker dokumentalak hainbat harribitxi utzi ditu. Izan ere, dokumental horretako hainbat irudi Goierrin grabatu zituzten. Zumarragako Eitzaga auzoan, ...
Suediako telebistak 1963an grabatutako Basker dokumentalak hainbat harribitxi utzi ditu. Izan ere, dokumental horretako hainbat irudi Goierrin grabatu zituzten. Zumarragako Eitzaga auzoan, bertako aizkoragileek nola lan egiten zuten azaltzen dute. Burdin zatiak goritu eta mailuz jotzetik, aizkorei forma eman eta zorrozteraino, prozesu osoa ikus daiteke Eitzagako lantegian.













