Elurra dator berriz
Josu Altzelai argazkilari legazpiarrak dronarekin ateratako irudiak erakusten duen paisajeaz gozatzeko aukera izango da bihar ere, elurra baitago iragarrita arratsalderako 500-600 metrotik gora. Giro bustia izango da nagusi egun osoan eta ipar ikutuko haizeak joko du. Tenperaturek behera egingo dute berriz ere eta 0 eta 4 gradu artean mantenduko dira.
Irudia Legazpiko Barrendiola urtegian dago aterata.













