Erabakitzeko eskubidea ehuntzen
Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak erronka berri bat du 2014-2015 ikasturterako. Erabakia ehuntzen lemapean, boto kutxa bana osatuko dute Euskal Herriko hiriburu bakoitzean, herriz herri egindako oihal zatiekin. Ekimena pausoz pauso azaltzen duen bideoa ere ikusgai jarri dute dagoeneko sarean.













