Errugbiko euskal derbia, kamara geldoan
Ohorezko mailako denboraldiko lehen euskal derbia jokatu dute asteburuan Ampo Ordiziak eta Getxo Arteak Altamira zelaian. Etxekoak jaun eta jabe izan ziren, eta 61-14 irabazi zuten neurketa. Gotzon Aranburu kazetariak, kamera geldoan grabatu ditu partidako hainbat jokaldi, irudi ikusgarriak lortuz.













