Euskal Harriaren ABDak sarean
Euskal Herriko 26 bideogile elkartu eta bakoitzak laburmetrai bana eginez osatu dute Euskal Harriaren ABDak. Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinearen Astean bota eta gero, bihar (ostirala) izango dute estreinaldi ofiziala, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Larunbatean berriz, Beasaingo Usurbe antzokian izango da, 22:30ean. Sortu duten webgunean, trailerraz gain, laburmetraia bakoitzaren informazioa eta emanaldien egutegia kontsulta daitezke.
Albiste honekin lotuta:













