Euskarazko antzerki topaketa iragartzeko bideoa
Zast! euskarazko antzerki topaketa egingo dute asteburuan, Zumarraga-Urretxuko gaztetxean. Hitzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean antzerki saioak, ipuin kontaketak edota klown ikastaroa, besteak beste. Jaialdia iragartzeko, honako bideo hau egin dute Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladako kideek.













