Evaristok Otegiren askatasuna aldarrikatu du, Txindoki gainean
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko politikariak 1.710 egun daramatza espetxeratuta, Bateragune auziagatik. Epe horretan hainbat pertsonaia publikoren elkartasun keinuak jaso ditu. Bere preso zenbakia ere, Otegiren askatasuna eskatzeko sinbolo bihurtu da. Hain zuzen ere, zenbaki hori daraman kartelarekin atera du argazkia Evaristo Paramos, La Polla Records talde ezaguneko kantariak, non eta Txindokiko puntan. Argazkian, Iosu Aiastui eta Jon Urzelairekin batera ageri da Evaristo.













