'Gailurra Martxan' saioa Aralarren grabatuko dute asteburuan
ETBko Gailurra Martxan saioa denboraldi berria grabatzen ari da, eta asteburu honetan, Aralar izango dute jomuga. Eguna eguraldiaren arabera zehaztuko badute ere, asteburu honetan izango da grabazioa. Mendi ibilaldi eder bat eginez, saioan parte hartzeko prest egongo diren herritarren bila dabiltza orain. Parte hartu nahi dutenek, gailurra@eitb.eus helbide elektronikora mezu bat bidali edo 609 098 837 zenbakira dei dezakete.

Andoni Aizpuru eta Irati Anda aurkezleak.













