Galdeketa eguneko ospakizunak Zegaman
Ekainaren 5eko galdeketa festa eguna izan zen askorentzat. Demokraziaren festa ere deitu zioten, baina herri askotan, jai giroko ekitaldiz jantzi zuten eguna. Zegama izan zen herri horietako bat. Txistulariak, herri kirolak eta bazkaria izan zituzten, besteak beste. Bazkaritan, gonbidatu berezi batzuk ere izan zituzten, bertan jan baitzuten galdeketa egunean begiral moduan atzerritik etorritako hainbat lagunek.
Irakurle batek bidalitako irudiekin egindako bideoa da.













