GEDren zozketako sarietako bat Goierrin tokatu da
Gure Esku Dagok antolatutako Urteberri Sariaren zozketa egin zuten atzo. 30.000 euroko sari nagusi bat eta 1.000 euroko hamar sari banatu dituzte. Sari nagusia, 55.513 zenbakiduna, Bizkaiko Enkarterrietan tokatu da. Gainontzeko hamar sariak, oso banatuta daude; bost Gipuzkoan, lau Bizkaian eta bat Araban. Hamar sari horietako bat, 117.574 zenbakiduna, Goierrin saldutakoa da.













