Goierri Birziriken manifestaziora joateko deia egin dute hainbat goierritarrek
Goierriko hainbat udaletako ordezkarik eta kultur, kirol eta gizarte arloko hainbat kidek, bat egin dute Goierri Birzirik plataformak iganderako deitu duen manifestazioarekin. Asteazkenean egin zuten agerraldia Ordizian, eta orain, bideoa zabaldu dute, atxekimendua emandako eragile eta norbanakoen mezuekin.













