'Goierri vs. Aia' bertso desafioa egingo dute ostiralean
Bertsotruk egitasmoak Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak antolatzen ditu, eta ostiral honetan, Goierriko eta Aiako bertsolariak jarriko ditu aurrez aurre. Gipuzkoako Herri-Arteko Txapelketari begira taldea atera dute Aian, eta motorrak berotzen joateko, desafioa bota diete Goierrikoei.
Goierriko taldean hiru gabiriar ariko dira: Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz; Aiatik berriz, Jokin Zumeta, Haritz Hernandez Larrume eta Iñaki Gurrutxaga. Saioa ostiral iluntzean izango da, 19:00etan Iturriozena tabernatik hasita, Aiako kaskoko tabernetan.














