Goierriko bi dantza taldek Commando Dantzan: Dantzan Bizi ekimenean parte hartu dute
Dantzan.com webgunearen aldeko babes taldearen ekimenez, Euskal Herriko eta itsasoaz bestaldeko dantza taldeek, dantzariek, musikariek, zaleek… bideo bat egin dute elkarrekin. Beasaingo Aurtzaka eta Lazkaoko Oin-arin dantza taldeek ere hartu dute parte ekimenean. Arrabots dantzarako musika taldearen ekimenez, Quebec-eko musikarien komunitateak egindako Commando TradMission proiektuan oinarrituta osatu da Commando Dantzan: Dantzan Bizi.
Hainbat talderen eta zaleren parte hartzea izan du bideoak:
• Andoni Aresti Dantza Eskola (Leioa)
• Bizkargi Musika Eskola (Azkoitia)
• Elgoibarko dantzariak
• Kezka dantza taldea (Eibar)
• Herrixa Dantzan (Elorrio, Bergara, Elgeta)
• Argia dantzari taldea (Donostia)
• Inazio Bereziartua Dantza Eskola (Elgoibar)
• Bilbao Musika (Bilbo)
• Ekin Dantzari Taldea (Buenos Aires)
• Gure-Kai dantza taldea (Deba)
• Indarra dantza taldea (Gasteiz)
• Gautxoriak Kultur Elkartea (Erandio)
• Aurtzaka dantza taldea (Beasain)
• Oinkari dantza taldea (Boise)
• Uhera taldea (Zarautz)
• Kemen dantza taldea (Irun)
• Aiko jota mintegia (Zarautz)
• Dantzazale taldea (Eibar)
• Arkaitz Añorgako dantzariak
• Oberena dantza taldea (Iruñea)
• Oin-arin dantza taldea (Lazkao)
• Goi-alde dantza taldea (Erandio Goikoa)
• Haritz Euskal Dantzari Taldea (Elgoibar)
Eire Vilak egin ditu edizio lanak.













