
Gaur hasiko du ibilbidea ‘.EUS’ domeinuak, euskara eta euskal kulturgintza arloko 92 eragile aitzindarirekin; tartean da Goierriko Hitza ere. Euskarazko edukien bilgune izateko eta domeinu propio bat izateko helburuarekin bultzatu dute ‘.EUS’ domeinua, eta dagoeneko iritsi da erabiltzen hasteko garaia. Hala, gaurtik aurrera Goierriko Hitzaren webgunea
goierri.hitza.eus izango da (epe batean ‘.info’ luzapena ere mantenduko da). Euskal gizartean pisu handia duten hainbat erakundek, eragilek, enpresek eta hebabidek ere bat egin dute ekimenarekin.
Gaur egin dute ‘.EUS’ domeinuaren ibilbide haserako aurkezpen ekitaldia Bilbon. Bertan azaldu dutenez, Aitzindari programa honek bi helburu nagusi ditu: “.EUS’ Domeinuaren sustapena eta bultzada ekonomikoa” lortzea. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean bukatuko da lehen fase hori; handik aurrera, parte hartu nahi duten eragile guztiei zabalduko zaie ‘.EUS’ luzapena erabiltzeko aukera.
‘.EUS’ Domeinuaren Aitzindarien zerrenda “oso zerrenda anitza” dela azaldu dute, “izaera, dimentsio eta jatorri ezberdineko entitateak” biltzen dituelako. Hala, erakunde publikoak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltzaindia…), enpresak eta finantza erakundeakk (Euskaltel, KutxaBank, Laboral Kutxa…), euskalgintza eta kulturgintza arlokoak (AEK, Bertsozale Elkartea, Elhuyar, Elkar, Ikastolen Elkartea…) eta hedabideak (Berria, Argia, Naiz, Hamaika TB, Hitza egunkariak…)
- ‘.EUS’ ekimenaren inguruko informazio gehiago eta eragileen zerrenda osoa, puntues egitasmoaren webgunean ikus daiteke.