Goierriko lur azpian superzibilizazio bat bizi dela dio Iñaki Intxaurrandietak
'Ataun' nobela idatzi du esku jartzaile donostiarrak
Ataun liburua aurkeztu berri du Iñaki Intxaurrandieta (Donostia, 1964) donostiarrak; Berria egunkariari eskaini dion elkarrizketan irakur daitezke Goierririburuzko hainbat bitxikeria.
Ohiko liburu esoterikoa idatzi beharrean, nobela gisa dakar bere lana Intxaurrandietak. Benetako pertsona batean oinarritu da; Andres “energien munduaz ezer ulertzen ez zuena” pertsona zen. Belauneko arazo bat izan zuen eta idazlearekin izandako elkarrizketen bidez eraldaketa espirituala izan zuen. Belaunak sendatu zitzaizkion. Hori kontatzen du liburuan.
Gertakariak kokatzeko garaian Ataun du oinarrian Intxaurrandietaren liburuak. “Ataun ‘atea’ da. Beste erralitate baterako bidea. Gune magikoa da. Euskal mitologiak zentzu bat du kondairaz harago. ‘Goierri’ hitzak adierazten digu han zibilizazio garaigo, aurreratuago eta zoragarriago bat bizi dela”, dio elkarrizketan esku jartzaileak. Ataunen beste dimentsiorako bidea non dagoen galdetuta berriz, ez du zehazten, “kuxkuxeroz bete ez dadin”. “Baina egon , badago. Intra izeneko lurrazpiko zibilizazio ia ideal baterako bidea da”.













