Goierrira GHiltza: Apirileko saioa ikusgai
https://vimeo.com/214972946
Dagoeneko ikusgai dago Goierrira GHiltza telebista saioaren apirileko atala. Goierri Telebistak eta Goierriko Hitzak elkarlanean egiten duten saioa da, eta dagoeneko, bosgarren atala du. Saio honetan, Ariane Vierbücher kazetaria Ordiziako Garagune zentroan izan da; adimen urritasuna dutenei aktibitate ezberdinak eskaintzen dizkie eguneko zentro horrek, eta bertako arduradunen eskutik, barrutik ezagutu ahal izan du bertako egunerokoa.
Arkaitz Apalategi berriz, Javier Arrieta eskulturgile zegamarrarekin izan da. Pasa den astean albiste izan zen Arrieta, Ordiziako Artzain Egunean inauguratu zuten Peru, artzainen omenezko eskultura dela eta. Aurretik, Ordiziako plazan dagoen Goizane, feriako emakumeen omenezko lana ere berak egin zuen. Beasainen duen tailerrean izan dira, proiektu horien berri izan eta bere lanbidea hobeto ezagutzen.