
Beste konturik ez dabil euskal hedabideetan. AEBtako Wahsington hirian egiten den Smithsonian FolkLive jaialdian, Euskal Herria eta euskal kultura aurten dituzte aurten ardatz. Hizkuntza, kultura, folklorea eta izateko era bat erakutsiko dituzte, nazioarteko eskaparate nagusietako batean. Politika eta kultur munduko izen handiak ez ezik, eguneroko lanean diharduten askok ere parte hartuko dute jaialdi horretan. Horietako batzuk dira Segurako Ondarre baserrikoak. Artzain eta gaztagileak izaki, Idiazabal Gazta artisau eran nola egiten den erakusten ari dira egunotan. Argazkian,
Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuarekin batera ageri dira.