Harrera ona izan du 'Loreak' filmak Goierriko zinemetan
Aretoa beteta zela eta txalo artean. Horrela hartu zituzten asteburuan Loreak filmaren zuzendariak Goierriko zinemetan. Izan ere, filma emateaz gain, aurkezpen lanak ere egin dituzte Beasainen, Ordizian eta Legazpin. Azken honetan, hainbat aktorek lagunduta etorri ziren Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga zuzendariak, eta ikusleekin solasaldi atsegina egin zuten. Besteak beste, Zumarragan 2013ko maiatzean grabatutako sekuentzia izan zuten hizpide.













