Haurrak, baserriko produktuez hizketan
Bertatik Bertara proiektuaren helburuetako bat haurrei elikadura jasangarrian oinarritutako hezkuntza ematea da, bertakoa eta sasoikoa balioan jarriz. Horretarako, Goierri garaiko hainbat eskolatako jangeletan inguruko baserrietako produktuak txertatzeko lanean ari dira.
Bertatik Bertara proiektuaren helburuetako bat haurrei elikadura jasangarrian oinarritutako hezkuntza ematea da, bertakoa eta sasoikoa balioan jarriz. Horretarako, Goierri garaiko hainbat eskolatako jangeletan inguruko baserrietako produktuak txertatzeko lanean ari dira. Urretxu-Zumarraga ikastola da horietako bat. Bertan, bideo bat grabatu dute. Ikasleei baserriari eta baserriko produktuei buruz galdetu diete eta erantzun apartak eman dituzte.