Haurren monoziklo txapelketako bideoa
Beasaingo Herri Lasterketarekin batera, haur eta helduentzako monoziklo lasterketak egin dituzte aurten, aurrenekoz, Bealak eta Orekan Bizi Naiz taldeek antolatuta. Gaztetxoen monoziklo lasterketan, 25 bat umek parte hartu zuten, eta Ixiar Otamendi, Amets Mujika eta Joseba Gorostegi izan ziren helmugara iristen lehenak. Bertan bildutako irudiekin bideoa egin du Dani Maizek.













