Idiazabal Gaztak badu bere bideoklipa
Idiazabal Gaztaren jatorri izendapenak bere musika propioa du. Idiazabalgo Euskal Gaztaren Azokarako sortu zuen abestia Iñaki Palacios musikariak, eta besteak beste, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Korrontzi taldeko Agus Barandiaran trikitilariak grabatu dute. Kanta horrentzako koreografia ere sortu dute; Josu Sanchez arduratu da lan horretaz, eta Mulixka dantza taldeak taularatu du. Kantua eta koreografia uztartuz egindako bideoklipa da honakoa.













