Igartza jauregia, Iker Laurobaren bideoklip berrian
Iker Lauroba musikari donostiarrak bakarkako ibilbideari ekin zionetik bigarren diskoa argitaratu du, Nire gotorlekutik izeneko lana. Disko berriaren aurkezpen moduan, Berriro abestiaren bideoklipa grabatu du. Bideoa grabatzeko, Goierri aldera etorri dira artista eta teknikoak, eta Igartza Jauregia hautatu dute eskenatoki moduan. Kantariaz gain, bi dantzari ageri dira jauregiko patioan.
Ibilbide luzeko musikaria da Iker Lauroba. Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu eta gero, 2004an sortu zuen Lauroba taldea, Haritz anaiarekin batera. 2015ean Zeru tolesgarria, bakarkako lehen lana argitaratu zuen, eta 2017an, bigarren diskoarekin dator.