Ilargi beteko gaua Ihurre inguruan
Gaueko irudi bat bidali du Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak, ilargi beteko gauekoa. Joan den asteko igandean, urtarrilak 24, ateratako argazkia da, Olaberriko Ihurre auzoan, N-1 errepidearen gaineko zubitik. Errepideko autoen argiekin efektu ikusgarriak lortu ditu, eta gasolindegia ere dotore argiztatuta ageri da.













