Iparregarri, urretxuko bardoaren kondaira barregarria
Zazpi urte behar izan dituzte, baina azkenean hemen da Urretxu-Zumarragako KKinzona irrati libreko lagunek egin duten filmea. 2009an egindako Berunezko justizia: Ixilik Bang zuen izena lanaren ondoren, Iparregarri: Urretxuko azken bardoaren kondaira lanarekin datoz orain. Irudietan ikus daitekeen moduan, bi herriotako gazte ugarik parte hartu dute errodajean. Estreinaldia azaroaren 12an izango da, 19:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan.













